XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestaldetik, elektroi askeen eskuinalderanzko desbideraketa honek, karga positiboen pilaketa sorterazten du ezkerraldean, xaflaren barnea erakusten den moduan geratzen delarik.

Xaflaren alde batean eta bestean era desberdinetako kargak pilatzeak, E zeharkako eremu elektrikoa sortzen du, zeinek F indarra egiten dion elektroi aske bakoitzari.

Indar hau, eremu magnetikoak egindakoaren aurkakoa da (ikus irudia), eta beraien baloreak berdintzen direnean, alde bietako karga-pilatzearen gehikuntza atertu egiten da.

Hau gerta dadin, ondoko baldintza bete behar da: .

Beraz, eskaturiko eremu elektrikoaren balorea zera da: .

Aztertu dugun fenomenoari, Hall-en efektua deritzo, beraren aurkitzailearen oroimenez .

17.9. q Karga duen partikula bat eremu magnetiko baten barruan higitzen ari da.

Partikularen abiadura denean, eremuak egiten dion indarra da; berriz, abiadura denean, indarra da.